XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eskuen garrantzia Gizateriak, giza-adimenari esker jo du aurrera historian zehar.

Aurrerakuntza hau eskuen bidez gauzatu behar izan du ia beti.

Eskuak izan dira gizakiaren lan iraunkorraren tresna.

Meatzarien esku bortitzak, nekazariaren esku maskurtsuak, arrantzalearen esku nekatuak, abeltzainaren esku sendoak.

Esku hauexek jakin dute berezko gaiak eraldatzen.

Eltzegileak buztinari forma ematen dio bere esku trebeekin, arotzak altzariak egiten ditu bere esku bortitzekin, errementariak burdina eraldatzen du bere esku oldartsuekin.

Geure zerbitzuan daude zirujauaren esku finak, artistaren esku iaioak.

Eskuak inportante dira ez bakarrik egiten dutenarengatik.

Badira, baita ere, gizakiaren sendimenduak adierazten dakitelako.

Semealabak laztantzen dituzten gurasoen amaren zein aitaren esku maitatiak, erreguka diharduten eskuak, beste esku batzurengana luzatzen diren eskuak.......